Lau Haizeetara funts digitalen biltegi libre eta doakoa da, eta, beronen helburua Foru Liburutegiak digitalizatutako funts bibliografikoen bilduma biltzea, antolatzea, kudeatzea, zabaltzea eta babestea da. Testu osoak eskaintzen dira, sarbide irekian; horrela, euskarri digitalean dauden funtsen babesa bermatzen da, eta Bizkaiko ondare bibliografikoa ikusarazi, eragina areagotuz, eta funts horien ezagutza, zabalkundea eta kontserbazioa hobetzeko asmoarekin.

Bilduma hau osatzen dute XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan inprimatutako lanek, inkunableen bilduma batek, eskuizkribuek, XIX. mendeko lanen hautaketa handi batek, kartografia eta grabatuen bilduma batek, eta hemerotekan eta liburutegian gordetako artxibo pertsonalek. Aldiro-aldiro handitzeko asmoa dago, ezagutarazteko eta erabilera errazteko. Lan hauek guztiek Creative Commons lizentziaren bermea dute.

Lau Haizeetaran nabigatu, kontsultatu, bisualizatu eta bertako edukiaz gozatu

 

©Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia