Lau Haizeetara funts digitalen repositorio libre eta doakoa da, honen helburua Foru Liburutegiak digitalizatutako funts bibliografikoen bilduma biltzea, antolatzea, kudeatzea, zabaltzea eta babestea izanik, sarrera irekian eta testu osoan, euskarri digitalean dauden funts hauen preserbazioa bermatuz eta Bizkaiko ondare bibliografikoaren ikusgarritasuna eta eragina areagotuz, hauen ezagutza, dibulgazioa eta kontserbazioa hobetzeko asmoarekin

Repositorio hau XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan inprimatutako lanez, inkunableen bildumaz, eskuizkribuez, XIX. mendeko lanen hautaketa handi batez, kartografia eta grabatuen bildumaz, hemeroteka eta Liburutegian gordetako artxibo pertsonalez osatuta dago. Bilduma aldizka handituko da bere ezagupena hedatzeko eta erabilpena errazteko, lan guzti hauek Creative Commons Lizentziaren bermeaz izanik

Lau Haizeetara nabigatu, kontsultatu, bisualizatu eta bertako edukiaz gozatu

 

©Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia