Autoreen obren eta euskal inprimatzeen aukeraketa zabal bat biltzen du, euskal gaiekin loturikoa eta/edo euskaraz idatziak, edozein dela ere materiala eta argitalpen-data.

Kontsultatu itzazu Bizkaiko inprimategi batek argitaraturiko obrarik zaharrena (Jerónimo Osorioren “De gloria libri V ....”, Matias Maresek argitaratua Bilbon 1578an), Bizkaiko Foruaren lehenengo edizioa (Juan de Juntak inprimatua Burgosen 1528an) edo, besteak beste, Agustín Cardaberazen, Sebastián de Mendibururen, Juan Antonio Mogelen eta Pedro Axularren euskarazko obrarik zaharrenak eta 1533an inprimaturiko obra batean (Lucio Marineo Sículoren “De las cosas memorables de España … “) lehenengo aldiz euskaraz agertu ziren hitzak. Eta gaztelaniaz idatzitako zenbait obra, besteak beste, Martin Azpilikueta, Alonso de Ercilla y Zuñiga, Esteban Garibai Zamalloa, Henao Aita, Manuel Larramendi, Valentín de Foronda edota Jóse Antonio Ibáñez de la Renteriarena.

Komunitate honetako bildumak

Erantsitako azken lanak

…ikusi gehiago

 

©Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia